Buscar este blog

martes, 4 de julio de 2017

San Migel Pilota Txapelketa 2017.

2017-07-03 15:57:40
UZTAILEAN OSTIRALERO JOKATUKO DA ZUBIKOAN (18:45)
Indarberrituta hasi da San Migel Pilota Txapelketa
Aloña Mendiko pilota saila 50. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta hori ospatzeko, San Migel pilota txapelketari ere oihartzun handiagoa ematea erabaki dute. Azken urteetan finalerdiak eta finala bakarrik jokatu dira, baina, aurten 16 bikotek parte hartuko dute (8 Kadetetan eta 8 Gazte mailan).

Maila bakoitzean lauko bi multzo egongo dira, eta elkarren arteko ligaxka jokatu ondoren, multzo bakoitzeko aurreneko biak gurutzatu egingo dira finalerdietan. Finalak berriz Errosario igandean (urriak 1) jokatuko dira. Ostiralean jokatu zen lehen jardunaldia, eta hurrengoak uztailaren 7, 8, 14, 21 eta 28an jokatuko dira. Lehen jardunaldiko emaitzak hauetxek izan ziren: Galarraga/Salegi 12-22 Tatiegi/Ariztegi. Perez/Cuairan 22-9 Muguruza/Bellerena. Biain/Ibarloza 17-22 Karregal/Barturen.

Oñatiko bost pilotari (Iñigo eta Ibon Perez, Aitor Tatiegi, Ander Biain eta Markel Gartzia) ariko dira, eta hauekin batera Euskadiko pilotaririk onentsuenak. Jardunaldi gehientsuenak (uztailaren 8koa izan ezik), ostiral arratsaldetan (18:45) jokatuko dira Zubikoan.

Aloñaren Pilota txapelketa

Bestalde, larunbat goizean Aloña Mendi K.E.-ren pilota txapelketako finalak jokatu ziren Zubikoan eta kategoriaz kategoria, hauetxek izan dira txapeldunak. Prebenjaminetan Unai Blazquez, prebenjaminen 1 urtean Oier Sagasta, Benjamin 2. urtean Oier Osa, Alebin 1. urtean Manex Juaristi, Alebin 2. urtean Oier Altzelai, Infantil 1 urtean Ibai Moiua, Infantil 2 urtean Oxel Garitano, Kadeteetan Ibon Perez, Jubeniletan Manex Balerdi eta maila nagusian Gorka Perez.

Pilota Eguna uztailaren 15ean

Pilota sailaren 50. urteurreneko ospakizunen barruan, Pilota Eguna ospatuko da uztailaren 15ean plazako
pilotalekuan. Takoak jartzeko tailerra, pilotagileak, pilota jokoak eta Iparraldeko joko-luze erakustaldia (Foruen  enparantzan) egogo dira, besteak beste.

Pasaden astean aurkeztu zuten txapelketa Udaletxean

No hay comentarios:

Publicar un comentario