Buscar este blog

martes, 25 de julio de 2017

Biain eta Odriozola Txapeldunak.

ok magazinea

2017-07-25 08:57:51
IGANDEAN JOKATU ZEN FINALEAN, 22-6 NAGUSITU ZIREN
Zornotzako txapelketa irabazi dute Biain eta Odriozolak
Biain-Odriozola bikoteak, Zornotzako pilota txapelketa irabazi du gazte mailan. Igandean jokatu zuten final nagusia eta Oñatikoak aurreko koadroetan, zein Urnietakoak atzekoetan, joku bikaina eskaini zuten. Hala, 22-6 nagusitu ziren Iriarte eta Olidenen aurrean.

Txapel berri bat jantzi du Ander Biain pilotari oñatiarrak. Uztaila hasieran Añorgako txapelketa irabazi ostean, azken asteetan lortzen duen bigarren garaikurra izan da igandekoa. Lehena, Markel Gartzia herrikidea bikote zuela irabazi bazuen, oraingo honetan, aldatu beharrean aurkitu da. Final laurdenetan, Gartzia bera izan zen Biainen bikotea, baina atzelariak arazo fisiko batzuen ondorioz, ordezkatua izan zen hurrengo kanporaketan.

Hori horrela, Imanol Odriozola urnietarrak bete zuen finalerdietatik aurrera, Gartziak utzitako hutsunea. Final laurdenetak, erraz irabazi zituzten. Finalerdietako lehia ostera, oso gogorra izan zen. Ordu eta laurdeneko kanporaketa parekatuan, 22-18 irabazi zieten Agirremailoa-Barturen bizkaitarrei.

Igandeko finala azkenik, uste baino errazagoa izan zen. Hasiera oso on baten ondorioz, abantaila handia hartu zuten markagailuan eta hutsik egin gabe, arazorik gabe atera zuten partidua. Odriozolak akats bakarra egin zuen atzean, eta Biain oñatiarra ere, oso fin ibili zen aurreko koadroetan. Azkenean, 22-6 nagusitu ziren Iriarte azpeitiarra eta Oliden añorgatarraren aurrean. Gazte mailako Bizkaiako zein Gipuzkoako pilotaririk indartsuenak jokatu dute Zornotzako txapelketan.

Biain eta Odriozola, Zornotzan irabazitako txapelarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario