Buscar este blog

jueves, 22 de junio de 2017

Ihanire Urteaga eta Mikel Ugarte Espainiako txapelketan lehiatuko dira.

OK MAGAZINEA


2017-06-22 10:07:54
EUSKAL SELEKZIOKO ORDEZKARI BEZALA ARITUKO DIRA
Espainiako txapelketan lehiatuko dira asteburuan, Ihanire Urteaga eta Mikel Ugarte oñatiarrak
Ihanire Urteaga eta Mikel Ugarte triatleta oñatiarrek, hitzordu garrantzitsua izango dute asteburuan. Euskal selekzioa ordezkatuz, Komunitate arteko Espainiako txapelketan lehiatuko baitira Almansan (Albacete). Urtegaraentzat debuta izango da. Ugartek berriz, bosgagarrena izango du aurtengoa.

Duela egun batzuk jakin genuenez, Euskadiko Triatloi federazioko hautatzaileak bi oñatiar deitu ditu asteburuan Almansan (Albaceten) jokatuko den Komunitate arteko Espainiako txapelketarako. Ihanire Urteaga Aloña Mendiko ordezkaria, estreinekoz arituko da selekzioko ordezkari gisa eta deiak «ilusio berezia» egin diola onartu berri digu. Mikel Ugarteren kasuan ostera, asteburukoa ez da lehen aldia izango. Aurrez, beste lau alditan aritua baita Euskal selekzioaz.

Berasategui hautatzaileak, hamabi ordezkari eramango ditu aipatu txapelketara. Sei emakumezko eta beste horrenbeste gizonezko. Euskal zirkuituan, maila altuan dabiltzan triatletak dira guztiak eta tartean aurkitzen dira, aurrez aipatu ditugun bi txantxikuarrak.

Goi mailako txapelketa

Almansako probak, estatuko triatleta onentsuenak elkartuko ditu. Hori horrela, Euskal Selekzioaren helburua, ahalik eta paper onena egitea izango da. Larunbatean proba indibidualak jokatuko dira sprint distantzian; 11:30 emakumezkoen txanda izango da eta 12:15ean gizonena. Igandean berriz, errelebo mixtoak egingo dituzte.

Bi txantxikuarrek aitortu digutenez, «lasterketa on bat egitea» da helburua nagusia. Ugartek «bigarren edo hirugarren taldetxoan» egon nahiko luke. Urteagak berriz, «esprientziaz gozatu eta ikastea» du jomuga.
Urteaga eta Ugarte, artxiboko argazkietan

No hay comentarios:

Publicar un comentario