Buscar este blog

miércoles, 5 de abril de 2017

Markel Irizar..........23

ok magazinea


2017-04-05 14:25:11
EUSKAL HERRIKO ITZULIA LEHIATZEN ARI DA OÑATIARRA
Markel Irizar: «Herritik igarotzea, oso berezia izango da niretzat»
Urte dexente igaro dira Markel Irizarrek Euskal Herriko Itzulia azkenekoz egin zuenetik. Azken bost urteetan, harbideko klasikoetan murgilduta ibili da garai honetan txantxikuarra, baina aspaldiko partez, etxeko lasterketa nagusira itzultzea egokitu zaio. Gaur, tropela bere jaioterritik igaroko dela aprobetxatuz, Oñati Irratian hitz egin berri du.

Gasteizen abiatu da duela minutu gutxi Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa. Arabako hiriburuan hasi, eta Gipuzkoakoan, Donostian, izango du helmuga gaurkoak. Tartean, Oñatitik igaroko dira txirrindulariak. Arrasatetik etorriko da tropela eta saihesbide guztia gaindituta, 14:30 aldera pasako dira ziklistak herritik, Udanarako bidean jarri aurretik.

Hori horrela, gaurkoa «oso etapa berezia» izango dela onartu berri du Markel Irizarrek Oñati Irratian. «Baliteke gainera, herritik pasatzen naizen azken aldia izatea ziklista bezala» gaineratu du. Taldean, lasaterketa irabazteko hautagai sendo bat izanik (Contador), ihesaldietan sartzeko aukera gutxi izango duela onartu du: «Polita litzateke herritik ihes inda pasatzea, baina talde lanean zentratu beharra daukat, norbere buruan pentsatu aurretik».

Lasterketaren egunerokoa

Etxeko lasterketaren egunerokoa nola eramaten duen azaldu die Irizarrek entzuleei: «Bizikleta gainean 4 edo 5 ordu soilik ematen baditugu ere, goizean goizetik gauera arte, lan dexente izaten dugu egiteko. Eta bisitaren bat jasotzeko astia izaten badugu ere, eguna ziztu bizian joaten zaigu» zioen.

Kirol arloari buruz galdetuta, Contador «oso ondo» ikusten duela dio. Hala ere, azken egunera arte oso kontzentratuta jarraitu beharko dutela uste du: «Albertorekin batera beste hiruzpalau hautagai sendo ikusten ditut eta iruditzen zait Arrateko egunera arte, gutxienez, ez direla gauzak argituko». Dena den, gaur eta biharko etapak, «kontu handiz» osatu beharko direla gaineratu du.

Ematen dioten babesa zaletuei eskertuz, eta itzulia Contadorrekin irabazteko, barruan daraman guztia emango duela onartuz, abiatu da irteerara Trek Segafredoko txirrindularia. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:

Irizar gaur goizean, Gasteizeko irteeran

No hay comentarios:

Publicar un comentario