Buscar este blog

domingo, 5 de marzo de 2017

Muñoz Izarraitz Aloñak igoera lortu du..(2017)

goiena

   KIROLA  OÑATI
Ordiziaren kontra 17-29 irabazi ostean eta liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan Gipuzkoako Lehenengo Mailan jokatzeko txartela lortu dute oñatiarrek. Orain, liga txapelketa irabaztea dute helburu.
Muñoz Izarraitz Aloñak igoera lortu du
Jokalariak lortutako igoera ospatzen (Argazkia: Aloña Mendi) |
Jokalari guztiek izan du jokatzeko aukera. Lan taldean oinarritu dute, beste behin, garaipena. Ordizia baino koska bat gorago egon arren, hasieratik bukaerara, lehia serioa jokatuko dute oñatiarrek. Gogor defendatuz, kontraerasoan irteteko aukera garbiak izan dituzte. Erasoan, baloiaz azkar mugitu dute, eta, horrek, jaurtiketa garbiak egiteko aukerak eman dizkie. Horrek guztiorrek, igoera txartela ziurtatzeko balio izan dien.
Denboraldi borobila
Hamasei partidutan hamabost irabazi dituzte. Ligako lehena berdindu ostean, gainerako guztiak irabazi dituzte. Zenbaki ikusgarriak. Eta horretan zerikusia izan du entrenamenduetan egindako lanak eta jokalariek erakutsiko konpromisoa. Izan ere, jokalari batzuek, bina partidu jokatu dituzte astero, territorialeko taldearekin eta Euskadiko Txapelketakoarekin. Horrek, balio handiagoa ematen dio Francisco Benitoren taldeak lortutakoari.
Azken aurreko partidua Zubikoan jokatuko dute Munttarpe taldearen kontra. Orduan ospatuko dute igoera zaletuekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario